AITA SANTUAREKIN ELKARRIZKETA KLIK
2013-09-20
Sei orduko solasaldian, Elizarekin zerikusia duten gai guztiak jorratu ditu
Jesusen Lagundiko aldizkari bati
emandako elkarrizketa zabalan, Frantzisko Aita Santuak Elizaren inguruko
gai guztiak jorratu ditu: gobernua, ekumenismoa, moralarekin zerikusia
duten gaiak, esperientzia kristaua,.... Gairik gatazkatsuenak ere ahotan
izan ditu beldurrik gabe Aita Santuak.
Elkarrizketa Antonio Spadaro jesuitak egina du, La Civiltà Cattolicako
zuzendariak. Sei ordu luze iraun duen solasaldia, abuztuan egin zuten,
19, 23 eta 29an hain zuzen. Espainian, "Razón y Fe" aldizkariak
argitaratuko du elkarrizketa urrian.
Gai asko
jorratu ditu Frantzisko Aita Santuak elkarrizketan. Elizaren gobernua,
aldaketak, ekumenismoa, moralarekin zerikusia duten gaiak,...
Bere buruaz ere mintzo da Aita Santua, gustoko duenaz, otoitz egiteko
duen moduaz,... Jesusen Lagundian sartzera elkartean bizitzeak bultzatu
zuela dio, esaterako: "ez nuen nire burua bakarkako apaiza moduan", dio.
Eta hain juxtu horregatik erabaki zuen Aita Santua izanik, Santa Marta
egoitzan bizitzea.
Erabakien
inguruan, "bapatean hartutako erabakiak ez ditut gustoko2, dio Aita
Santuak eta erabakitzeak denbora ematen duela azpimarratzen du. "Asko
dira aldaketak azkar egin daitezkeela uste dutenak baina denbora behar
dugu. Nire aburuz, aldaketa egokia egiteko oinarriak jartzea
ezinbestekoa da. Gauzak argi ikusteko denbora hartu behar dugu".
Elizaren gobernurako eredu baliagarriaz, elkarrizketa ezinbestekotzat
jotzen du: "Sinodoak esaterako oinarrizkoak dira egiazko ikuspegia
eskuratzeko. Forma aldetik malgutu behar dira bestalde". Denboraren
poderioz, esperientzia lortu duela eta gazte garaian akats asko egin
dituela dio, bestalde.
Elizaz
eta egin beharreko aldaketez luze eta zabal dihar du Aita Santuak ere
bai. "Elizak egun gehien behar duena, zauriak sendatzeko eta sinesdunen
bihotzak berotzeko ahalmena da" "Errukia behar dute apaizek, pertsonen
gainean izatea ezinbestekoa da, samariar onaren moduan. Hau da
Ebenjelioa. Eta bestalde, egituran egin beharreko aldaketak ondoren
etorriko dira, azalekoak dira. Egin beharrreko lehen aldaketa, jarreran
datza".
Honenbestez, Eliza
kanpora ateratzeko aldaketa da, Aita Santuaren iritziz, egin behar den
lehena. "Elizatik urrun dagoenaren bila doan Eliza behar dugu. Kanpora
irteten den Eliza. Eliza utzi zuenak zergatik egin zuen jakin eta haren
bila jo behar dugu. Baina ausardia behar dugu horretarako".
Eliza, "Jainkoarekiko Fidela den herri santua" dela dio. "Denak
elkarturik gaude eta inor ez da bakarrik salbatuko". Eta bizitza
erlijiosoari dagokionez, "erlijiosoak profetak direla" dio,
"Ebanjelioaren espiritua iragartzen dutenak".
Elizaren barruan egoera berezia dutenen egoeraz ere mintzo da,
dibortziatuak, homosexualak,... Pertsona guzti hauek kontuan hartzera
gonbidatzen ditu fededunak: "Jauna haiekin dago eta gure betebeharra ere
bada haiekin egotea". Bestalde, "abortoaz, homosexualitateak,
antisorgailuez,.... Etengabe hitzegiten ezin izango dugu ibili", dio.
"Kontestu finko baten barruan hitzegin behar dugu horietaz".
Emakumeak Elizan duen paperaz ere aritu da eta emakumezkoen presentzia
areagotzearen alde egin du: "Erabaki garrantzitsuak hartzen diren
guneetan emakumeak izatea behar dugu. Egun erronka hori dugu: emakumeak
Elizan non egon behar duen erabakitzea".
Jainkoaren bilaketa prozesuaz, Aita Santuak aieneka ez ibili eta
Jainkoa gure egunerokoan topatzera gonbidatzen gaitu: "Jainkoa gaur da.
Horregatik aieneka ibiltzeak ez gaitu Jaungoikoa topatzera laguntzen".
Halaber, apaltasuna eskatzen die fededunei.
Razón y Fe, Jesusen Lagundiko aldizkariak argitaratu du elkarrizketa.
Urrian azalduko da paperean eta web orriaren bitartez ere irakur
daiteke.